XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Anontziazionearen ondorioak

Anontziazionean Mariak eman dauku umiltasunezko, zuhurtziazko eta amodiozko erakaspenik handiena.

Misterio hortan ikhusten dugu oraino zoin den azkarra Ama Birjinaren sinhestea, eta Jainkoaren nahiak zoin gogotik onhartzen dituen.

Aingeruak erraiten dio, Birjina baratzen delarik, munduan ezarriko duela Jesus, gauza guzietan Aita Jainkoa bezembat den eta mundua salbatu behar duen Jainkoaren Seme hura.

Behinik behin Aingeruaren hitz horiek Mariari itchurarik gabekoak zaizko, eta galdatzen ere dio, hori nola eginen den.

Maria ez da mintzo.

Aingeruaren hitzak ez dituelakotz sinhesten; ordean Aingeruari galde hori egiten dio jakiteko gauza hori nola gertha ditakeen bada, bethi birjina egoitea hitzemana duenaz geroz.

Bainan Aingeruak segurtatu dionean bere botua hautsi gabe amatuko dela, Aingeruaren hitz hori ordu berean sinhesten du, eta berehala Jainkoaren eskupeko jartzen da, dioelarik: Egin bekit zuk diozun bezela.

Eta nik, Ama Birjinak bezela, begiak hetsirik sinhesten dituta gure Errelijioneko egiak? Sinhesterik gabe ez ditakeela salba, badakit.

Ikhasi ukhan dut gure fedeak behar duela izan itsu, erran nahi beita Elizak erakasten deizkun egiak sinhetsi behar ditugula itsura, zertako sinhetsi behar ditugun jakiteaz batere arranguratu gabe.